lunes, 12 de abril de 2010

Netiketa

Netiketak zaindu beharreko arauak dira, batez ere, posta-elektronikoa erabiltzean.

Javi Zabalak eta Joxe Aranzabalek egindako erreferentzia honakoa da:

1. Baimena eskatu inir posta-zerrendan gehitu aurretik.
2. Artxiboen neurria zaindu, gauzak jaistea astuna bihur daitekeelako.
3. Formato unibertsala erabili, denek ikusi ahal izateko.
4. Aldez aurretik jakinarazi zer programa erabili behar den.
5. LETRA LARRIA garrasia adierazten du.
6. Errespetua izan.
7. Mezuen zerrenda amaigabeak garbitu.
8. Helbideak ezkutatu. Pribatizazioa zaindu.
9. Mezuak pertsonalizatu.
10. Gezurrak ez sinestu.

Ez ditut netiketa guztiak jarraitzen, baina gero eta gehiago erabiltzen saiatuko naiz.

lunes, 8 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea

Gaur egun, informazioa edonondik eskura dezakegu. Hezkuntzari dagokionez, liburuetan agertzen dena mugatuta dagoela esan dezakegu. Baina ikus dezakegu nola ikasteko era aldatu egiten den.
Bestetik, teknologiak eta gizarteak duten elkar eragina azpimarratu behar da; azken finean, teknologia berriak gure nahien, beharrizanen eta baloreen arabera eraikitzen direlako.

lunes, 22 de febrero de 2010

Web 3.0

Web 3.0 kontzeptu berria da, azken finean web erabileraren bilakaera eta aurrerapausu bat da. Bideo honetan oso ondo azaltzen da zer den:





Honetaz, artikulu hau ikusi dut irakurtzeko hemen dago.